TOKIKOM

Toki komunikabideen bateragunea

60 toki komunikabidek osatutako sarea

 

Gehienak 1980ko hamarkadaren bukaera aldera sortu ziren, tokiko euskara elkarteen loraldiaren testuinguruan, euskara zabaldu eta normalizatzeko tresna gisa. 1997an, toki komunikabideek eta euskara elkarteek Euskaltzaleen Topagunea sortu zuten.

Urtetan Topagunearen azpisail gisa jardun ostean, eta sektoreak behar zuen dinamika eta autonomia lortze aldera, 2012an, 20 toki komunikabidek eta Topaguneak berak sektoreari izaera juridiko propioa ematea erabaki zuten. Hala eratu zuten TOKIKOM, sozietate mugatu gisa, ondoko zeregin hauekin:

  • Toki komunikabideen solaskidetza bateratua beste eragile publiko zein pribatuen aurrean.
  • Jarduera esparru komunen kudeaketa: publizitatea, presentzia digitala, kudeaketa, erosketak…
  • Sektorearen garapena eta hedapena errazteko konbergentzia estrategiak diseinatzea.

Gaur egun, TOKIKOMek 26 bazkide ditu, orotara 60 komunikabide kudeatzen dituztenak, euskarri guztietan: papera, irratia, telebista eta digitala.

DIGITALA

0

Webgune

0

Erabiltzaile

PAPERA

0

Aldizkari

0

Irakurle

TELEBISTA

0

Kate

0

Ikusle

IRRATIA

0

Irrati

0

Entzule